62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Egoitza elektronikoa sortzea

Tafallako Udaleko alkatearen 2023ko martxoaren 10eko ebazpena, zeinaren bidez sortzen baita Tafallako Udalaren egoitza elektronikoa.

Tafallako Udalak onetsi zuen administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza (2018ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 5ekoa). Ordenantza horrek arautu zuen administrazio elektronikoa ezartzea progresiboki Tafallako Udalean; hala, herritarrei zerbitzuak bitarteko elektronikoen bidez emanen zaizkie, eta bermatuko da aukera izanen dela informazioaren teknologien bidez gauzatzeko hirugarren guztiekiko elkarreragina, jarduera administratiboaren esparruan. Edukietan, besteak beste, jaso zen Tafallako Udalaren egoitza elektronikoa.

Gero, onetsi zen beste ordenantza bat, arautzen duena Tafallako Udalaren administrazio prozedura erkide elektronikoa (2018ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 5ekoa). Haren III. tituluan arautzen da tokiko esparrurako egoitza elektronikoa, azaltzen dira zein den hura sortzeko prozedura, haren ezaugarriak eta gutxieneko edukia, baita egoitzaren segurtasunarekin eta erantzukizunarekin lotutako auziak ere. Haren 29. artikuluan, adierazten da formalki sortu behar dela, organo eskudunaren ebazpen edo erabakiaren biez, eta egoki den aldizkari ofizialean argitaratu beharko dela.

Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikuluak honela definitzen du egoitza elektronikoa (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa): "helbide elektroniko bat da, herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketena. Haren titulartasuna administrazio publiko bati dagokio". Artikulu horren hirugarren apartatuak dio: "Administrazio publiko bakoitzak zehaztuko ditu egoitza elektronikoak eratzeko baldintzak eta tresnak, printzipio hauei jarraituz: gardentasuna, publikotasuna, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna, irisgarritasuna, neutraltasuna eta elkarreragingarritasuna (...)".

Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluak (dekretu horrek erregelamendu bat onetsi zuen Sektore publikoa bitarteko elektronikoen bidez jarduteari eta funtzionatzeari buruz) gehitzen du egoitza elektroniko horren bidez eginen direla jarduketa eta tramite guztiak, baldin haien xede badira prozedura edo zerbitzu horiek non beharrezkoa den administrazio publikoaren identifikazioa eta, hala badagokio, interesdunaren identifikazioa edo sinadura elektronikoa.

Orobat, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10. artikuluak dio: "egoitza elektroniko bat edo gehiago sortzen ahalko dira, egoitza elektroniko orokorrari loturik, kontuan izanik arrazoi teknikoak eta antolakuntzakoak. Lotutako egoitza elektronikoa egoitza elektronikotzat hartuko da ondorio guztietarako". Bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai Sarbide-puntu Orokorrean argitaratu beharko da egoitza elektronikoa sortzeko egintza edo ebazpena.

Horiek horrela, legezko xedapenak bete beharrez, jarraikiz martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10. artikuluari (dekretu horren bidez erregelamendu bat onetsi zen Sektore publikoa bitarteko elektronikoen bidez jarduteari eta funtzionatzeari buruz), eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legeak Alkatetzari esleitutako eskumenak (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBATZI DUT:

Lehena.–Sortzea Tafallako Udalaren egoitza elektronikoa, aipatutako araudiari egokitua, honako ezaugarri hauekin bat:

–Tafallako Udalaren egoitza elektronikoa da helbide elektroniko bat, herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketena.

–Egoitza elektronikoaren titulartasuna Udalari dagokio, eta hura arduratuko da kudeatzeaz eta herritarren eskura jarritako eduki eta zerbitzuez, bai eta informazioaren osotasunaz, egiazkotasunaz eta eguneratzeaz ere.

–Udalaren egoitza elektronikoa bakarra da, kudeaketarako eta zerbitzu emateko organo eta unitate guztientzat.

–Hau izanen da egoitza elektronikoaren erreferentziako helbidea: https://sedeelectronica.tafalla.es/eu/, eta bertara sartzen ahalko da zuzenean nahiz Udalaren Interneteko ataritik (www.tafalla.es).

–Tafallako Udalaren egoitza elektronikoak erabiliko du, bere burua identifikatzeko eta komunikazio segurua bermatzeko, araudi espezifikoak eskatzen duen webgune-ziurtagiria.

–Dagokion Administrazio Elektronikoaren ordenantzan arautuko da Udalaren egoitza elektronikoan dauden eduki eta zerbitzuen zerrenda.

–Egoitza elektronikoan sartutako informazioak eta zerbitzuek beteko dituzte, 40/2015 Legeak ezarri bezala, irisgarritasun eta erabilgarritasun printzipioak, gai horri buruz ezarritako arauekin bat, eta errespetatuko dituzte estandar irekiak eta herritarrentzat erabilera orokorra duten beste batzuk.

Egoitza elektronikoan argitaratzen diren edukiek beteko dituzte segurtasun eta elkarreragingarritasun irizpideak, hain zuzen ere ezarrita daudenak Segurtasunaren Eskema Nazionalean (onetsi zen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren bidez) eta Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean (onetsi zen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren bidez).

–Tafallako Udalaren Zerbitzu Orokorrak arduratuko dira Udal Administrazioaren egoitza elektroniko orokorraz, eta haiei dagokie egoitza horien kudeaketa eta administrazioa, edukiari dagokionez, galarazi gabe Udalaren beste alor, unitate eta zerbitzu batzuek izan ditzaketen eskumenak.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren Sarbide-puntu Elektroniko Orokorrean (Interneteko ataria).

Tafallan, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Jesús M. Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2304201