62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udal ordenantza, Trafikoaren gainekoa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2023ko otsailaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, besteak beste hasiera batez onetsi zuen Tafallako Trafikoaren gaineko udal ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean jartzen da, hura iragarriz Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, hogeita hamar egun baliodunean; epe horretan, herritarrek eta interesdun legitimoek aukera izanen dute espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2023ko martxoaren 9an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2304159