62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aisialdiko lokalen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako aisialdiko lokalen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2304383