62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Entzute izapidea ematea interesdunei, ehorzketa eskubideak iraungi aurretik. Informazio publikoa

Honen bidez, aditzera ematen da entzute izapidea eman zaiela interesdunei, Azkoiengo Udaleko alkatearen 2023ko martxoaren 2ko 202023-0173 Ebazpenaren bidez.

Udal honek administrazio espedientea izapidetu du ehorzketa eskubideak iraungitzeko, panteoiak eraikitzeko lurzatietan, Azkoiengo udal hilerrian. Izan ere, azken 50 urtean, lurzati horietan ez da deus eraiki, ez da ehorzketarik egin, ez exhumaziorik ere; gainera, abandonatuta daude.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Entzute izapidea ematea interesdunei, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), 15 egun baliodun izan ditzaten ahal dutena alegatzeko, eta aurkezteko egokitzat jotzen dituzten agiriak eta justifikazioak, deklaratu aurretik ehorzketa eskubideak iraungi direla, eta exhumazioa egin aurretik, honako hobi hauetan:

POLIGONOA

LURZATI ZENBAKIA

ESKUBIDEAREN JABEA

1

60

Antonio Rodríguez Lezaun

3

14

Dolores Lapoya Elorz

4

4

Francisca Biurrun

5

12

Pedro Martinez Castillo

5

241

Jose Martinez Basarte

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2304307