62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ehorzketa eskubideak iraungitzea

Honen bidez, jakinarazten da Azkoiengo Udaleko alkatearen 2023ko martxoaren 2ko 202023-0171 Ebazpena, zeinaren bidez espediente bat abiarazten baita ehorzketa eskubideak iraungitzeko Azkoiengo udal hilerrian.

Udal honek administrazio espedientea izapidetu du ehorzketa eskubideak iraungitzeko panteoiak eraikitzeko lurzatietan, Azkoiengo udal hilerrian. Izan ere, azken 50 urteetan, lurzati horietan ez da ezer eraiki, ez da ehorzketarik egin eta ez da gorpuzkirik atera lurretik; gainera, abandonatuta daude.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 2ko 39/2015 Legearen 40., 41., 42. eta 43. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea, lege horren 44., 45. eta 46. artikuluetan xedatutako moduan jakinarazten da.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Espedientea hastea, jarraian ageri diren lurzatietan ehorzketa eskubideak iraungi direla deklaratzeko eta, hala badagokio, ukitutako gorpuzkiak lurretik ateratzeko espedientea ebatzi ondoren; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin indarrean den Azkoiengo udal hilerriaren zerbitzua arautzen duen ordenantzaren IV. tituluko III. kapituluan:

POLIGONOA

LURZATI ZENBAKIA

1

60

3

14

4

4

5

12

5

241

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2304210