62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa.
Metalezko piezetarako logistika-biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua; 17/2020 Foru Legeak arautu zituen ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espediente zenbakia: 1440/2022.

Sustatzailea: Tafame SAU.

Jarduera: aldaketa ez-funtsezkoa, metalezko piezetarako logistika-biltegirako.

Tokia: El Escopar industrialdea, B kalea, 28. zk. (1. poligonoko 299. lurzatia).

Azkoienen, 2023ko martxoaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2304143