62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Obanosko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera ematea prozedura bati, enkantean jartzeko Karatea eta Nekeas herri-bazkalekuen aprobetxamendua 10 urterako.

Zuzenean herritarren artean adjudikatzeko prozedura eman gabe geratu denez (hari buruzko iragarkia 2023ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an), enkante publiko bidezko adjudikazioa egiteko prozedura hasten da.

Herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko enkantea arautuko duen baldintza-agiria eta enkantean jarri diren bazkalekuen zerrenda Obanosko Udalaren Idazkaritzan eta web-orrian daude interesdunen eskura, kontsulta ditzaten.

Enkantea udaletxean eginen da, ahozko posturen bidez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun naturaleko epea iragan eta hurrengo lehenengo egun baliodunean, 12:00etan.

Obanosen, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2304369