62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ordenantza fiskala, Udal igerilekuetako eta udal pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifen eranskineko 10. aldaketa, Udal igerilekuetako eta udal pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, eta Miranda Argako Udaleko ediktu-taulan argitaratu ondoren, eta jendaurreko epea bukatu alegaziorik, kexa edo oharrik aurkeztu ez delarik, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onesten da eta haren testu osoa argitaratzen, indarrean jartzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Miranda Argan, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL IGERILEKUETAKO ETA UDAL PILOTALEKUKO KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

2023. urtea

–Bazkideen urteko kuota:

  • 1956an eta lehenago jaioak: 45,00 euro.
  • 1958-2007 bitartean jaioak: 55 euro.
  • 2008-2018 bitartean jaioak: 45 euro.

–Bazkide berrien sarrera kuota:

  • 2007an eta lehenago jaioak: 100 euro.
  • 2008-2011 bitartean jaioak: 60 euro.
  • 2012-2018 bitartean jaioak: 40 euro.

–Abonuak:

  • Hiru hilabetekoa:
    • 2007an eta lehenago jaioak: 100 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 65 euro.
  • Bi hilabetekoa:
    • 2007an eta lehenago jaioak: 80 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 50 euro.
  • Hilabetekoa:
    • 2006an edo lehenago jaioak: 65 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 45 euro.
  • 15 egunekoa:
    • 2007an eta lehenago jaioak: 55 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 40 euro.
  • 7 egunekoa:
    • 2007an eta lehenago jaioak: 45 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 30 euro.

–Sarrerak:

  • Egun baterako:
    • 2007an eta lehenago jaioak: 7 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 5 euro.
  • 10 sarrera:
    • 2007an eta lehenago jaioak: 50 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 38 euro.
  • 5 sarrera:
    • 2007an eta lehenago jaioak: 30 euro.
    • 2008-2018 bitartean jaioak: 20 euro.

Iragarkiaren kodea: L2304255