62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA
–VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR-EGOITZA–

2023rako tasak. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldian Virgen del Castillo zahar-egoitzan indarrean izanen diren tasak, Miranda Argako "Virgen del Castillo zahar-egoitza" erakunde autonomoko patronatuak horren gaineko erabakia hartu ondoren; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

Erabaki hori 2023ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, bai eta Miranda Argako Udalaren ediktu-taulan ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren araudian xedatuari jarraikiz.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon eta gero, epe horretan inork ez zuenez inolako idazkirik aurkeztu, horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko, behin betiko onetsirik gelditu ziren Miranda Argako Virgen del Castillo zahar-egoitzako 2023rako tasak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR-EGOITZAKO PATRONATUA

2023. urteko tasak:

MENDEKOTASUNIK EZ DUTENAK

1.206,46 euro hilean

MENDEKOTASUN APALA DUTENAK

1.470,07 euro hilean

MENDEKOTASUN LARRIA DUTENAK

2.546,45 euro hilean

MENDEKOTASUN OSO LARRIA DUTENAK

2.546,45 euro hilean

Prezio gehigarria, batentzako logelagatik: 125 euro.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10,00 eurotik 35,00 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar dutenentzat ala beren buruz baliatzen direnentzat den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat irauten duen.

Miranda Argan, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2304253