62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egindako udal bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren tasen tarifak aldatzea.

Espedientea jendaurrera atera zen, 2023ko urtarrilaren 10eko, 4 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.

2023ko otsailaren 23an amaitu den jendaurreko erakustaldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onartutzat ulertzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235. artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako ordenantzaren testua osoa honakoa da.

Goizuetan, 2023ko martxoaren 14an.–Alkateordea, Alaitz Eskudero Bergara.

UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifak

Lurrean ehorztea:

–Goizuetan erroldatuak: 665,50 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

–Goizuetan ez-erroldatuak: 831 euro.

Errautsak edo gorpuzkiak kolunbarioetan sartzea:

–Goizuetan erroldatuak: 218 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

–Goizuetan ez-erroldatuak: 272 euro.

Errautsak edo gorpuzkiak lurperatzea:

–Goizuetan erroldatuak: 280 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).

–Goizuetan ez-erroldatuak: 350 euro.

Iragarkiaren kodea: L2304271