62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2023rako lan-egutegia

Goizuetako Udaleko Osoko Bilkurak, 2023ko otsailaren 28an egindako bilkuran, erabakia onartu zuen. Hona hemen erabakiaren testu osoa:

Ikusirik, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zela.

Ikusirik 789/2022 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko tokian tokiko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Udalbatzak honako hau erabaki du aho batez:

1.–Goizuetako Udaleko langileen 2023ko lan-egutegia onartzea. Jaiegun gisa ezarriko dira, eta udal-bulegoak itxita egongo dira egun hauetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 21: Inauterietako asteartea. Tokiko jaia.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko Astelehena.

–Maiatzaren 1: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16, 17 eta 18a: herriko jaiak.

–Abuztuaren 28a: San Agustin eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

- Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

- Abenduaren 25a: Gabonak.

2.–Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta akordio honen lehenengo xedapenean adierazitako jaiegunak. Aldiz, baliozkoa kontsideratuko da epea kontatzeari buruz, abuztuaren 18 eta 28a.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-oholean argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Goizuetan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2304188