62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kirol errehabilitaziorako zentroa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (zeinaren bidez onesten baita lege hori garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: TDN clínica traumatología y rehabilitación SLP.

Jarduera: kirol errehabilitaziorako zentroa.

Tokia: katastroko 1. poligonoko 765. lurzatia; posta-helbidea: La Facería kalea 1, Cordovilla.

Getze Galarren, 2023ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2304160