62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkate udalburuaren 2023ko urtarrilaren 24ko 8. Ebazpenaren bidez, 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpenaren bidez.

Kontuan hartuta, batetik, xedatuta dagoena Lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluan, eta, bestetik, Eulateko udalerrian tradizioz San Pedro eguna ospatu izan dela, Eulateko Udalak, 2022ko urriaren 25eko ohiko bilkura berezian, erabaki zuen herriko jaiegun gisa proposatzea, 2023rako, ekainaren 30a.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–2023ko lan-egutegia.

2023ko lan-egutegia onestea Eulateko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 6a.

–Apirilaren 7a.

–Apirilaren 10a.

–Maiatzaren 1a.

–Ekainaren 30a: herriko jaieguna.

–Uztailaren 24a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 14a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 4a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2023ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta uztailaren 24a, abuztuaren 14a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Udal bulegoak 11:00etatik 14:00etara egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Eulateko Udaleko langileen egiazko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, bat etorriz xedatutakoarekin abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Eulateko Udalaren iragarki-taulan.

Seigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, organo horren hurrengo osoko bilkuran.

Eulaten, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2304234