62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa, Legasan kamioien aparkalekua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Legasan kamioien aparkalekua erabiltzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Erabaki hori 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bertizaranan, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

ALDAKETA

Legasako kamioien aparkalekurako tarifen eranskina honela aldatuko da:

1. Bertizaranan erroldatuta dauden bizilagunak eta zirkulazio zergaren eta/edo jarduera ekonomikoen gaineko zergaren zergadunak udalerri honetan: 245 euro urtean.

2. Bertizaranan erroldaturiko bizilagunak, zirkulazio zerga edota jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzen ez dutenak: 485 euro/urteko.

Bestelakoak, 725 euro urtean.

Iragarkiaren kodea: L2304178