62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

761E/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan, Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 23an emandako 2699E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 23an emandako 240E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurofisiologia Klinikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Adieraztea oposizioko ariketa 2023ko apirilaren 28an hasiko dela, 16:00etan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko G pabiloiko 1. aretoan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2023ko martxoaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

ERANSKINA
BARRUTIKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA, NEUROFISIOLOGIA KLINIKOKOA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

AZCONA GANUZA, GURUTZI

LLORIA GIL, MARIA CARMEN

MARISCAL AGUILAR, CRISTINA

RIVAS NAVAS, ESTEFANIA

–Baztertuak:

Bat ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2304117