62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2023ko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia

Baztango Udalak, 2023ko martxoaren 14an egin ezohiko osoko bilkuran, 3. puntuan erabaki zuen:

1.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2023. urteko jaiegunen egutegia, igandeez gain honako hau izanen delarik: urtarrilak 6; apirilak 6, 7 eta 10; maiatzak 1; uztailak 24 (12:00etatik aurrera jai izanen da) 25, 26, 27 eta 28; abuztuak 15; urriak 12 eta 27 (Baztango besta eguna), azaroak 1; abenduak 4, 6, 8 eta 25.

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzeko edota norberaren aferetarako, gehiegizko lan-orduen ondorioz sortutakoa. 2023rako onetsi den lan egutegiaren arabera 25:00 ordu izanen dira. Ordu hauek ezingo zaizkie opor egunei gehitu.

2.–Adieraztea orobat baliogabeak izanen direla 2023 urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak. Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera, lanegunetan.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzea, bere ondorioetarako.

Baztanen, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2304319