62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuan eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntean funtsezko aldaketa egiteko prozeduraren nahitaezko fasea. Sustatzailea Israel Perez Aicua da.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legea garatzen duen Emisio Industrialen Erregelamenduaren 15. artikuluarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua), aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea

Espedientearen kodea

0001-0225-2023-000003

Hasiera eguna

2022-07-21

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina, 9.3.b)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina, 6.6.b)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 3. taldea

Instalazioa

Zerri-gizendegia

Titularra

Israel Perez Aicua

Zentroaren zenbakia

3106509020

Tokia

6. poligonoa, 490. eta 491. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 606.066 eta Y: 4.689.953

Udalerria

CAPARROSO

Proiektua

zerri-gizendegia handitzea, 5212 buru hartzeko (625,44 AzLU)

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Ikusgai dagoen dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

–Ingurumen inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2303885