62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

71E/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Arakilgo udal mugartean oloa eta horren deribatuak prozesatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Titularra Harivenasa SL da.

Egun funtzionamenduan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko taldean.

2022ko urriaren 28an, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen bateratuan sartutako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, beste hiru hondakin sartzeko, honako EHZ kode hauekin:

EHZ
KODEA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA

16 06 04

Pila alkalinoak (16 06 03 kodekoak izan ezik)

15 01 06

Ontzi nahastuak

17 04 07

Metal nahastuak

13 02 05*

Motor-olio mineral kloratu gabeak, transmisio mekanikokoak eta lubrifikatzaileak

14 06 03*

Beste disolbatzaile eta disolbatzaile nahasketa batzuk

16 05 06*

Substantzia arriskutsuak diren edo substantzia arriskutsuak dauzkaten laborategiko produktu kimikoak, laborategiko produktu kimikoen nahasketak barne

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ
KODEA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA

BUKAERAKO KANPO
KUDEAKETA

BALORAZIOA

16 06 04

Pila alkalinoak (16 06 03 kodekoak izan ezik)

R4, R5

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

15 01 06

Ontzi nahastuak

R3, R4, R1, D5,

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

17 04 07

Metal nahastuak

R4

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

13 02 05*

Motor-olio mineral kloratu gabeak, transmisio mekanikokoak eta lubrifikatzaileak

R9, R1

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

14 06 03*

Beste disolbatzaile eta disolbatzaile nahasketa batzuk

R1, R2, D10

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

16 05 06*

Substantzia arriskutsuak diren edo substantzia arriskutsuak dauzkaten laborategiko produktu kimikoak, laborategiko produktu kimikoen nahasketak barne

R2, R3, D9, D10, D5

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

Bestalde, onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan isurketarako ezarritako gehieneko mugarekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea Arakilgo udal mugartean oloa eta horren deribatuak prozesatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Harivenasa SL da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Harivenasa SLri eta Arakilgo Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F2303835