62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

969/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdi bat onesten da Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Abenduaren 22ko 113/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2021eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen zortzi lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hamabost lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Orobat, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 857/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lekualdatze lehiaketa hori tramitazio fasean dagoenez, sartzeko deialdi honetan bete beharreko hogeita hiru lanpostuak lekualdatze lehiaketa horren ondorioz hutsik gelditzen direnak izanen dira.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da deialdi bat onestea ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita hiru lanpostu betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, eta orobat onestea deialdiaren oinarriak. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta dagozkion oinarriak onestea ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita hiru lanpostu betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2023ko martxoaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, OGASUNEKO KUDEATZAILE ETA IKERTZAILE LAGUNTZAILEEN HOGEITA HIRU LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 857/2023 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak eskainiko dira. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, baldintzak eta destinoak.

1.2. Hogeita hiru lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–Hamar lanpostu txanda irekian.

–Hamar lanpostu igoera txandan.

–Bi lanpostu erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

–Lanpostu bat genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera..

Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandetan, txanda horretan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako betebehar hauek:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko gradudun edo diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena edo arkitekto teknikoarena, edo balio berekoa den titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak gaindituak izatea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Berariazko betebeharrak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeentzat:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

2.1.5. Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.6. Euskarazko C1 jakite-maila izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen dira, –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartzen duten emakume izangaiek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barruko ondorengo jardueretan ere, genero-indarkeriaren biktimentzat erreserbatutako txandan parte hartu nahi duten emakumeak identifikatzeko, gezurrezko izen bat erabiliko da, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun- eta gardentasun-printzipioak aplikatzea.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangairik baztertzen bada, beraiei egotzitako arrazoiengatik, ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Luis Javier Eslava Gutiérrez jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Enpresa Handien Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: Cristina Ederra Urra andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko BEZaren Itzulketaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Cristina Aizpún Musquiz andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari Buruzko Aholku Teknikorako Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María José Bermejo Barcos andrea, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Epaimahaikidea: Silvia Moriones Rey andrea, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Ordezko epaimahaikidea: Sofía Flamenco Jiménez andrea, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Epaimahaikidea: María Gloria Esquiroz Villanueva andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Idoia Mugeta López andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Laura Millares Senosiáin andrea, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Ordezko idazkaria: Paula Izu Iriarte andrea, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2023ko urritik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaiendako posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 80 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskineko 1. zatian (Nafarroako finantza eta tributu zuzenbidea) agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 40 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teorikoa izanen da, eta ausaz hartutako bi gai garatu beharko dira idatziz: bata, ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako 2. zatian jasotakoen artean (Zuzenbide zibila eta merkataritza zuzenbidea), eta, bestea, deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendako 3. zatian jasotakoen artean (Administrazio zuzenbidea eta ekonomia).

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Garatu beharreko gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta gaietako batean 0 puntuko kalifikazioa dutenak ere.

Plika sistemaren bidez eginen da ariketa.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Proba teoriko-praktikoa izanen da. Kasu praktiko batzuk garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko 4. zatian (Kontabilitatea eta matematika finantzarioa) agertzen diren gaiei buruz.

Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu kalkulagailu ez-finantzarioak eta mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza.

Proba honetan 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Horietatik, 24 puntu emanen dira kontabilitatearekin loturiko kasuetan, eta 6 puntu, matematika finantzarioarekin loturiko kasuetan.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Plika sistemaren bidez eginen da ariketa.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barnean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren kopia erantsi beharko dute.

c) C1 euskara maila finkatua duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi duten pertsonek eskatutako maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztu beharko dute. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.6 atalean xedatutakoaren arabera.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.

Hautaproba genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat erreserbatutako txandaren arabera gainditzen duten izangaiek gainerako izangaiekin batera aukeratuko dituzte lanpostu hutsak, puntuazio-ordenaren arabera eta aurreko paragrafoetan aipatutako pertsonen lehentasuna errespetatuz.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B.–Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jardunean daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, betiere bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero bere eskudantziak erabiliz, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halako kasuetan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Funtzionario bihurtzen diren izangaiei, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.6. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoaren deialdiak" atalean, deialdi honi dagokion fitxan.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1. Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

2. Hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatua:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira, bai hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, bai hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

Hautapen prozesu osoa gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7,3. oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

Exijitutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek sarrera-deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.–Nafarroako finantza eta tributu zuzenbidea.

1. gaia.–Finantza zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Ogasun Publikoa Espainiako Konstituzioan. Aurrekontu zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. 47/2003 Lege Orokorra, azaroaren 26koa, Aurrekontuei buruzkoa. Estatuko Ogasun Publikoa. Estatuko Aurrekontu Orokorrak.

2. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako Aurrekontu Orokorren exekuzioa eta likidazioa. Gastu publikoa exekutatzeko prozedura bereziak Nafarroan.

3. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola. Barne kontrola: kontu-hartzearen aipamen berezia. Kanpo kontrola: Kontuen Ganberaren eskumenaren eremua, funtzioak, antolaketa eta osaera.

4. gaia.–Zerga-zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Iturriak. 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa.

5. gaia.–Tributuak: kontzeptua, xedeak eta motak. Harreman juridiko-tributarioa. Zerga-egitatea. Zergapetua ez egotea eta salbuespena. Sortzapena. Preskripzioa. Tributu-arauaren aplikazioa. Interpretazioa, kalifikazioa eta integrazioa. Analogia zerga-zuzenbidean. Simulazioa.

6. gaia.–Zerga-betebeharrak: zerga-betebehar nagusia, konturako ordainketak egitearen zerga-betebeharra, partikularren arteko zerga-betebeharrak, zerga-betebehar osagarriak, zerga-betebehar formalak eta zerga-betebeharrak elkarren laguntzaren esparruan. Zergapekoen eskubideak. Gizarte-lankidetza tributuen kudeaketan. Tributu gaietan eragina duten datuen isilpekotasuna.

7. gaia.–Zergapekoak. Subjektu pasiboak. Zergaduna eta zergadunaren ordezkoa. Oinordekoak. Erantzule solidario eta subsidiarioak. Beste zergapeko batzuk. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Egoitza fiskala. Zentsuaren kudeaketa. Fakturatzeko betebeharra.

8. gaia.–Zerga-betebehar nagusiaren eta konturako ordainketak egiteko betebeharraren kuantifikazio elementuak. Zerga-oinarria: kontzeptua eta zehaztapen edo zenbatespen araubideak. Likidazio oinarria. Balioak egiaztatzea. Karga-tasa. Zerga-kuota. Zerga-zorra.

9. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. Zergapekoari informazioa eta laguntza ematea. Zerga-kontsulta. Identifikazio fiskaleko zenbakia. Froga, jakinarazpenak, ebazteko betebeharra eta ebazteko epea.

10. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (II). Nafarroako zergak kudeatzeko jarduketak eta prozedurak. Abiaraztea. Aitorpenak. Autolikidazioak. Egiaztatze laburtuko jarduketak. Tributuen likidazioak. Entzute tramitea eta alegazioak. Sarrera bidegabeen itzulketa. Autolikidazioen zuzenketa eta tributu jasanarazpena duten egintzak eta atxikipenak eta konturako sarrerak aurkaratzea.

11. gaia.–Tributuen bilketa Nafarroan (I): Jarduketak eta prozedurak. Diru-bilketako organoak. Zorren iraungipena: ordainketa eta iraungitzeko beste modu batzuk. Ordaintzera behartuta daudenak. Tributu zorraren bermeak. Geroratzeak eta ordainketa zatikatuak.

12. gaia.–Tributuen bilketa Nafarroan (II): tributuak biltzeko prozedura premiamendu aldian. Premiamendu prozedura. Prozeduraren izaera. Faseak: hasiera, ondasunen eta eskubideen enbargoa, besterentzea eta prozeduraren bukaera. Hirugarrengotza. Erantzuleen eta oinordekoen kontrako prozedurak.

13. gaia.–Tributuen ikuskapena Nafarroan. Organoak. Eginkizunak. Ahalmenak. Betebeharrak. Agiriak aztertzea. Jarduketa motak. Tributuen gaietan eragina duen informazioa eskuratzeko jarduketak. Argibide eta aholkuak emateko jarduketak.

14. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan. Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak. Prozeduraren hasiera eta garapena. Ikuskapen jarduketen epea, tokia eta ordutegia. Ikuskapen prozedurako kautelazko neurrien ezaugarriak eta motak. Prozeduraren amaiera. Ikuskapen jarduketen agiriak.

15. gaia.–Arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Zerga Zuzenbidean: araubide orokorra. Zerga arloko arau-hauste arinak eta astunak. Zerga-arloko arau-hauste arinengatiko eta astunengatiko zehapenak. Zehapen motak. Zehapenak ezartzeko eskumena duten organoak eta zehapen prozedura. Zehapenen mailaketa. Erantzukizuna azkentzea.

16. gaia.–Ogasun Publikoaren kontrako delituak. Ikuskapen prozedura Nafarroan eta Ogasun Publikoaren kontrako delituak. Ogasun Publikoaren kontrako delituei loturiko likidazioak. Zerga arloari eragiten dieten Estatuko laguntzak berreskuratzea.

17. gaia.–Tributu arloko egintzen berrikuspena administrazio bidean, Nafarroan: Arau amankomunak. Berrikuspen prozedura bereziak. Berraztertzeko errekurtsoa. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Aparteko berrikuspen errekurtsoa.

18. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren xedapenak Ogasunaren arloan. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa. Xedapen orokorrak. Tributu-harmonizazioa: arau komunak. Kudeatzeari eta prozedurari buruzko arauak. Toki ogasunak. Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa zehazteko metodoa. Koordinazio Batzordea.

19. gaia.–Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Ondarearen gaineko zerga. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Balio erantsiaren gaineko zerga. Zerga bereziak. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Aseguru primen gaineko zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Finantza-transakzioen gaineko zerga. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga.

20. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zergapeko egintzaren eremu material eta pertsonala. Errentaren zehaztapena.

21. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (II). Tributu kuota. Tributu zorra. Baterako tributazioa. Zergaldia eta sortzapena. Zergaren kudeaketa.

22. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Aplikazio-eremua. Elementu pertsonalak. Zergapeturik egotea. Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Egoiliar ez diren entitateen ondasun higiezinen gaineko karga berezia.

23. gaia.–Pertsona fisikoen ondarearen gaineko zerga. Araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboa. Ondare-elementuen zergapetzea eta egozpena. Zerga-oinarria eta likidazio-oinarria. Sortzapena. Tributu-zorra Zergaren kudeaketa.

24. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Zerga-egitatea. Zergaduna. Zerga-oinarria.

25. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (II). Zergaldia eta zergaren sortzapena. Tributu zorra. Kontsolidazio fiskalaren araubide berezia. Honako hauen araubide berezia: bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukaketak, eta europar sozietate batek edo europar sozietate kooperatibo batek helbide soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzea. Definizioak, diruzkoak ez diren ekarpenak eta eskualdatzearen ondoriozko errenten araubidea. Salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Zergaren kudeaketa.

26. gaia.–Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Xedapen orokorrak. Zerga-egitatea. Salbuespenak. Zergaren subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Likidazio oinarria. Tributu-zorra. Sortzapena eta preskripzioa. Arau bereziak.

27. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera eta aplikazio eremua. Zergapeko egintzaren zehaztapena. Salbuespenak. Sortzapena. Zerga-oinarria. Subjektu pasiboak.

28. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (II). Zerga-tasa. Kenkariak eta itzulketak. Araubide bereziak. Subjektu pasiboen betebeharrak.

29. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Izaera, edukia eta printzipio orokorrak. Kostu bidezko ondare eskualdaketak. Sozietate eragiketak. Egintza juridiko dokumentatuak. Xedapen komunak: onura fiskalak, balioak egiaztatzea, sortzapena eta preskripzioa.

30. gaia.–Zerga bereziak. Izaera. Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak. Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia.

31. gaia.–Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zerga. Saltoki handien gaineko zerga. Aseguruetako primen gaineko zergak. Jokoaren gaineko tributuak. Finantza-transakzioen gaineko zerga. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga.

32. gaia.–2/2021 Foru Legea, otsailaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Tasak. Prezio publikoak.

33. gaia.–Udal zergak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean: xedapen orokorrak, lurraren kontribuzioa eta ekonomia-jardueren gaineko zerga. 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa: xedapen orokorrak.

34. gaia.–8/2014 Foru Legea, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituena 9/1994 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Kooperatiben zerga-araubideari buruzkoa. 10/1996 Foru Legea, uztailaren 2koa, Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea Erregulatzen duena.

2. zatia.–Zuzenbide zibila eta merkataritza zuzenbidea.

35. gaia.–Pertsonaren kontzeptua. Pertsona motak. Pertsona fisikoak: jaiotza eta iraungipena. Pertsona juridikoak: kontzeptua, izaera eta motak. Pertsona juridikoen eraketa eta iraungipena. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibila: pertsona juridikoak eta norbanakoen gaitasuna. Ordezkaritza. Espainiako nazionalitatea eskuratu eta galtzea. Nafarroako foru zuzenbide zibila: Nafarroako forudunaren izaera zibila.

36. gaia.–Ondasunen araubidea bikote ezkonduan Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera. Bikote egonkorra Nafarroan. Ondasunen likidazioa bigarren ezkontzan edo ondorengoetan. Elkarri laguntzeko erkidegoak. Dohaintzak familiarentzat eta familia-ondarearen batasunerako eta jarraitutasunerako. Etxea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan.

37. gaia.–Eskubide errealak: kontzeptua eta motak. Eskubide errealen eta kreditu-eskubideen arteko diferentziak. Jabetza. Jabetza eskuratu eta galtzeko moduak. Jabetza Erregistroa. Hipotekei buruzko printzipioak.

38. gaia.–Edukitza. Gozamena. Zortasuna. Ondasun-erkidegoa. Arau bereziak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: gauzen edukitzaren eta jabetzaren printzipio orokorrak, gozamena, zortasunak, ondasun eta eskubideen erkidegoak.

39. gaia.–Berme-eskubide errealak: kontzeptua eta sailkapena. Hipoteka. Bahia. Higigarrien hipoteka eta eskualdaketarik gabeko bahitura. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

40. gaia.–Betebeharrak: kontzeptua eta motak. Betebeharren iturriak. Betebeharren froga. Kredituen pilaketa eta hurrenkera. Betebeharrak azkentzea. Denboraren eragina harreman juridikoetan. Betebeharrak oro har Nafarroako foru zuzenbide zibilean.

41. gaia.–Kontratua: kontzeptua eta motak. Kontratuen osagaiak. Kontratuak sortzea, burutzea eta gauzatzea. Kontratuen eraginkortasunik eza. Kontratuen interpretazioa. Kontratuen forma.

42. gaia.–Salerosketa: kontzeptua eta elementuak. Salerosketaren edukia. Errentamendu-kontratua: kontzeptua eta motak. Hiri finken errentamendua. Landa finken errentamendua. Salerosketa eta errentamendua Nafarroako foru zuzenbide zibilean.

43. gaia.–Dohaintza: kontzeptua eta motak. Dohaintzaren osagaiak. Dohaintzaren ondorioak. Dohaintzak errebokatzea eta murriztea. "Inter vivos" dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

44. gaia.–"Mortis causa" oinordetza: kontzeptua eta motak. Jaraunspena: kontzeptua eta jaraunspena zein egoeratan egon daitekeen. Jaraunspena onartzea. Jaraunslea eta legatu hartzailea. Gehiagotzeko eskubidea. Testamentu bidezko oinordetza: kontzeptua eta testamentu motak. Nahitaezko oinordetza. Testamenturik gabeko oinordetza.

45. gaia.–Oinordetza Nafarroako foru zuzenbide zibilean: oinarrizko printzipioak. Mortis causa dohaintzak. Oinordetza itunak edo kontratuak. Testamentua eta haren formak. Xedatzeko askatasunaren mugak. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko jaraunsleak. Legezko oinordetza. Jaraunspena eta beste liberalitate batzuk onartzea eta ukatzea.

46. gaia.–Merkataritzako kontabilitatea. Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak. Liburuek bete beharrekoak. Frogatzeko eraginkortasuna. Liburuak erakutsi eta haien berri ematea. Kontabilitate materiala: Urteko kontuak. Egiaztatzea, auditoretza eta kontu gordailua.

47. gaia.–Merkataritza enpresa. Banakako enpresaburua: gaitasuna eta debekuak. Proba, enpresaburuaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ezkondutako pertsonak merkataritzan aritzea. Atzerriko enpresaburura. Merkataritzako Erregistroa.

48. gaia.–Merkataritza sozietateak: kontzeptua eta sailkapena. Merkataritza sozietateak eratzeko baldintzak. Sozietate irregularra. Sozietateen nazionalitatea. Sozietate kolektiboak eta komanditarioak. Erantzukizun mugatuko sozietatea: haren araubide juridikoari buruzko alderdi nagusiak.

49. gaia.–Sozietate anonimoa: kontzeptua eta ezaugarriak. Fundazioa. Eskritura soziala eta estatutuak. Akzioak eta obligazioak. Sozietate anonimoaren organoak.

50. gaia.–Merkataritza sozietateak desegitea. Likidazioa eta banaketa. Merkataritza-sozietateen eraldaketa, bat-egitea eta bereizketa.

51. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontu subjektiboa eta objektiboa. Konkurtso deklarazioaren autoa. Ondorioak hartzekodunengan, kredituetan eta kontratuetan. Masa aktiboa, masa pasiboa eta masaren kontrako kredituak zenbatestea. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Likidazio fasea irekitzearen ondorioak. Konkurtsoa amaitzeko arrazoiak. Konkurtsoaren kalifikazioa.

52. gaia.–Merkataritzako obligazioak: ezaugarri orokorrak. Merkataritza kontratuak: kontzeptua eta motak. Merkataritzako kontratuen burutzea, forma eta froga. Merkataritza kontratuen inguruabarrak aldatzearen ondorioak. Preskribatzea merkataritza zuzenbidean.

3. zatia–Administrazio zuzenbidea eta ekonomia.

53. gaia.–Europar Batasuneko erakundeak: Kontseilua, Batzordea, Parlamentua. Justizia Auzitegia. Kontuen Auzitegia. Batasunaren antolamendu juridikoa eta haren iturriak.

54. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak eta egitura. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak.

55. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa Konstituzioan. Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

56. gaia.–Administrazio zuzenbidearen iturburuak. Konstituzioa. Legea. Lege maila duten Gobernuaren xedapenak: lege dekretuak eta legegintzako dekretuak. Erregelamendua: kontzeptua, ezaugarriak eta motak. Erregelamenduen mugak. Legez kontrako erregelamenduak.

57. gaia.–Administrazio publikoaren kontzeptua. Estatuko antolaketa administratibo zentrala eta periferikoa. Administrazio organoen sorrera eta eskumenak. Entitate publikoen motak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko modua. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioaren autotutoretza. Administrazio elektronikoa.

58. gaia.–Administrazio egintza. Kontzeptua eta ezaugarriak. Administrazio egintzen sailkapenak. Administrazio egintzaren elementuak: subjektua, objektua, helburua eta forma. Administrazio egintzen arrazoibidea. Administrazioaren isiltasuna.

59. gaia.–Administrazio egintzen eraginkortasuna. Jakinarazpena eta argitalpena. Administrazio egintzen betearazpena. Administrazio egintzen baliotasuna eta baliogabetasuna. Administrazio egintzen ofiziozko berrikuspena.

60. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: kontratazio publikoaren printzipioak. Aplikazio-eremua. Adjudikazio botereak. Kontratistak: ahalmena eta kaudimena. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Adjudikazio prozedurak. Kontratuak adjudikatzea. Exekuzio printzipioak. Kontratu publikoen baliogabetasuna.

61. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondare-erantzukizuna: araubide indarduna. Kalte-ordaina bidezkoa izan dadin bete beharreko baldintzak. Agintarien eta funtzionarioen erantzukizuna. Erreklamazio epeak eta prozedura.

62. gaia.–Administrazio prozedura. Interesdunak. Herritarren eskubideak administrazio prozeduran. Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Administrazio errekurtsoak: kontzeptua eta motak.

63. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: izaera, hedadura eta mugak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Alderdiak, administrazioarekiko auzien prozesuan: ahalmena, legitimazioa eta defentsa. Administrazioarekiko auzien prozesuko alderdi nagusiak. Epaia. Epaien kontrako errekurtsoak.

64. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: Aurrekariak. Parlamentarien hautaketa, eskumenak eta estatutua. Antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: bereziki eginkizun legegilea. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

65. gaia.–Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta Nafarroako Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa: printzipioak, eskubideak eta betebeharrak.

66. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio orokorrak, egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

67. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Egoera administratiboak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak. Diziplina araubidea.

68. gaia.–Genero berdintasuna. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

69. gaia.–Jarduera ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Jarduera ekonomikoa antolatzeko moduak. Sistema ekonomiko baten eginkizunak.

70. gaia.–Errenta nazionala: kontzeptua eta kalkulatzeko metodoak. Kontabilitate nazionala. Izaera eta xedeak. "Input-output" analisia. Sektoreen arteko harremanak.

71. gaia.–Dirua: diruaren kontzeptua eta eginkizunak. Diruaren eskaria eta eskaintza. Interes tasaren sorrera.

72. gaia.–Finantza sistema. Banku Zentrala. Merkataritzako bankuak. Beste finantza bitarteko batzuk.

73. gaia.–Eskariaren teoria. Erabilgarritasunaren kontzeptua. Indiferentzia kurbak. Kontsumitzailearen oreka. Eskariaren kurbak.

74. gaia.–Ekoizpenaren teoria. Ekoizpenaren funtzioak. Produktibitatea. Produkzioaren oreka. Produkzioaren kostuak: kontzeptua eta motak. Kostuen funtzioak. Eskaintzaren kurba. Enpresaren oreka.

75. gaia.–Ekoizpen prozesua. Ekoizpenaren kostuak: egitura. Ekoizpenaren kostua kalkulatzeko alderdi nagusiak. Azpiproduktuen kostua.

76. gaia.–Enpresa, erakundea den aldetik. Esparru instituzionala. Kontzeptua. Errealitate ekonomikoa eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresaren helburuak. Zuzendaritza eta kudeaketa sistemak.

77. gaia.–Merkataritzako funtsa: esanahi ekonomikoa. Hura baloratzeko teknika. Abian den enpresaren balorazioa.

78. gaia.–Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizazio funtsen finantza eginkizuna. Finantza amortizazio edo kapital amortizazio deitutakoak. Oreka, amortizazio teknikoen eta finantza amortizazioen artean.

79. gaia.–Enpresaren errentaren aldaketak: zergatikoen azterketa. Espero den errentagarritasunaren eta benetakoaren arteko konparazioa. Errentagarritasuna, haren neurria. Enpresaren errentagarritasuna eta bertan inbertitutako kapitalaren interesa.

80. gaia.–Finantza analisia. Finantzaketa iturrien egitura. Finantza oreka. Finantza kontrola.

4. zatia.–Kontabilitatea eta matematika finantzarioa.

Kontabilitatea:

–Kontabilitate finantzarioa.

–Kontabilitateko plan orokorra.

–Sozietateen kontabilitatea.

–Finantza egoeren azterketa.

Matematika finantzarioa:

–Kapitalizazio bakuna eta konposatua.

–Errentak, maileguak eta jesapenak.

Iragarkiaren kodea: F2304236