62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

50/2023 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Fiteron goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2021eko abuztuaren 2an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, instalazio hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita onura publikoa duela zehazki deklaratzeko ere, "Calatrava" transformazio zentroaren eta "P.I. Fitero 3" transformazio zentroaren arteko loturako 13,2 kV-ko linea mistoaren proiektua gauzatzeko.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, hogeita hamar eguneko aldian jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (honako hauetan argitaratu zen jendaurreko izapidearen iragarkia: 2021eko urriaren 7ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean; 2021eko urriaren 19ko Diario de Navarran; eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean argitaratu zen). Halaber, dokumentazioa Fiteroko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Aipatu epea alegaziorik jaso gabe igaro zen.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, proiektuaren kopiak bidali zitzaizkien Fiteroko Udalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Nafarroako Toki Azpiegiturak Sari (NILSA), Nedgia Navarra SAri eta Telefónica de España SAUri, hogeita hamar eguneko epean eskatutako baimenari adostasuna eman edo haren aurka agertzeko, eta, kasua bada, bidezko diren baldintza teknikoak ezartzeko. Behin emandako epea amaitutakoan, honako txosten hauek jaso ziren:

–Telefónica de España enpresaren aldeko txostena, 2022ko urtarrilaren 28koa.

–Zainketa Zerbitzuaren aldeko txostena, 2022ko otsailaren 1ekoa.

–NILSAren aurkako txostena, 2022ko otsailaren 16koa.

–Nedgia Navarraren aldeko txostena, 2022ko otsailaren 17koa.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren artikulu berekin bat etorriz, 2022ko martxoaren 14an jasotako txostenen kopia bidali zitzaion I-DE Redes Eléctricas Inteligentes enpresari, hamabost eguneko epean adostasuna eman edo zegozkion eragozpenak jar zitzan. Bere erantzunean, eskatzailea jasotako aldeko txostenekin ados agertu zen; NILSAri emandako erantzuna, berriz, sozietate publikoari helarazi zitzaion, eta hark, aldi berean, bigarren aurkako txosten bat eman zuen, eskatzaileari helarazi zitzaiona. Azkenik, akordioa lortu ondoren, banatzaileak, 2022ko ekainaren 23an, proiektu berri bat aurkeztu zuen Zerbitzu honen aurrean, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatzeko, eta, zehazki, instalazio elektriko hau onura publikokoa dela deklaratzeko:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11230 (Erref.: 2021-085 BOSLAN/VG; Lana: 100830916).

–Instalazioaren kokalekua: Fiteroko udal mugartea.

–Helburua: energia eskaerari erantzutea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: 13,2 kV-eko linea mistoa, loturakoa, "Calatrava" transformazio zentroaren eta "P.I. Fitero 3" transformazio zentroaren artekoa. Eginen diren jarduketa nagusiak honako hauek dira:

  • 245 metroko lurpeko linea, zirkuitu bakunekoa, "Calatrava" transformazio zentroaren (Fitero) eta 106. euskarri berriaren artean, HEPRZ1 12/20 3x(1x240) mm² Al+H16 eroalearekin.
  • 887 metro zirkuitu bikoitzeko aireko linearen zirkuitu bakoitzeko, 106. euskarri berriaren eta 1.408. euskarri berriaren artean, 100-AL1/17-ST1A (lehengo 100 A1/S1A) eroalearekin.
  • 115 metroko aireko linea, zirkuitu bakunekoa, 1.408. euskarri berriaren eta lehendik dagoen 2.601. euskarriaren artean, 47-AL1/8-ST1A (lehengo LA-56) eroalearekin.
  • 445 metroko lurpeko linea, zirkuitu bakunekoa, 1.408. euskarri berriaren eta "P.I. Fitero 3" transformazio zentroaren artean, HEPRZ1 12/20 3x(1x240) mm² Al+H16 eroalearekin.
  • 1., 2., 3. eta 4. euskarri berriak altxatzea eta 106., 1.407. eta 1408. euskarriak aldatzea. 106. eta 1.408. euskarrietan aireko-lurpeko trantsizioa instalatuko da.
  • Zerbitzutik kanpo gelditzen diren linea zatiak kentzea.

–Gauzatze materialaren aurrekontua: 273.610,32 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, hogeita hamar eguneko aldian jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (honako hauetan argitaratu zen jendaurreko izapidearen iragarkia: 2022ko uztailaren 28ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean; 2022ko uztailaren 29ko Diario de Navarran; eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean argitaratu zen). Halaber, dokumentazioa Fiteroko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea dago espedientean.

Aipatu epea alegaziorik jaso gabe igaro zen.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien Fiteroko Udalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Nafarroako Toki Azpiegiturak Sari (NILSA), Nedgia Navarra SAri eta Telefónica de España SAUri, hogeita hamar eguneko epean eskatutako baimenari adostasuna eman edo haren aurka agertzeko, eta, kasua bada, bidezko diren baldintza teknikoak ezartzeko. Behin emandako epea amaitutakoan, honako txosten hauek jaso ziren:

–Telefónica de España enpresaren aldeko txostena, 2022ko uztailaren 29koa.

–NILSAren aldeko txostena, 2022ko abuztuaren 2koa.

Sustatzaileak 2022ko ekainaren 23an aurkeztutako dokumentazioa aintzat hartuta, ingurumen organoak urriaren 3an emandako 293E/2022 Ebazpena eman zuen, Biodibertsitatearen Zerbitzuaren zuzendariarena, zeinaren bidez Ingurumen Ukipenetarako aldeko Txostena eman baitzen proiektuari buruz, ebazpenean jasotzen diren neurriak aplikatzeko baldintza ezarrita.

Bestalde, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 17ko 62E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduteko eta hura erabiltzeko baimena eman zaio proiektuari, ebazpenean bertan zehazten diren zehaztapenak betetzeko baldintza jarrita.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako goi-tentsioko instalazio elektrikorako.

2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea, instalazio hori egiteko 2022ko ekainaren 23an aurkeztutako proiektua onetsiz, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari tekniko jaunak sinatua (1.923 elkargokide zenbakia). Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak egiteko.

3. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Proiektua onura publikokotzat deklaratzea, berariaz, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean.

7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsiatearen Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nedgia Navarra SAri, Telefónica de España SAUri eta eragindako ondasun eta eskubideen titularrei (eranskinaren arabera), eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Fiteroko Udalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Eranskina

13,2 KV-EKO LINEA MISTOA, LOTURAKOA, "CALATRAVA" TRANSFORMAZIO ZENTROAREN ETA "P.I. FITERO 3" TRANSFORMAZIO ZENTROAREN ARTEKOA, FITEROKO UDAL MUGARTEAN

Eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda

TITULARRA/k

JARD. KOD.

ERAGINAK

KATASTROKO DATUAK

Linearen/Kanalizazioaren luzera

Euskarriak/Kutxetak

Aldi baterako okupazioa

Pol.

Lurz.

Lur mota

m.l.

Zabal.

unit.

zenbakia

Fiteroko U. M.

Gonzalez Alfaro, Luisa Francisca

LE

-

4

1,00

0,5

106 (1/2)

0,83

142

2

1596

Ureztalurrak

Ramos Jiménez, Luis Fernando

Ramos Jiménez, Julia

LE

37,79

4

385,80

0,5

106 (1/2)

2,72

161

2

1598

Ureztalurrak

Berrozpe Ramos, María Luisa

LE

33,59

4

406,69

-

-

-

-

2

1599

A: ureztalurrak B: ureztalurrak C: eraikuntza

Berrozpe Ramos, María Luisa

LE

-

4

62,90

-

-

-

-

2

1924

Ureztalurrak

Sanz Ramos, María Jesús

LE

14,37

4

129,26

-

-

-

-

2

1923

Ureztalurrak

Aliaga Moreno, Adrián

LE

19,76

4

177,73

-

-

-

-

2

1922

Ureztalurrak

Yanguas Huete, Carmen

LE

57,09

4

383,99

1

1

1,6

220

2

1930

A: ureztalurrak B: ureztalurrak

Yanguas Yanguas, Mercedes

LE

2,91

4

15,85

-

-

-

-

2

1932

Ureztalurrak

Acarreta Latorre, Emilio Gregorio

LE

36,27

4

215,10

-

-

-

-

2

1931

Ureztalurrak

Herrero Meneses, Berta

LE

5,31

3

21,55

-

-

-

-

2

1938

Ureztalurrak

Jose María Rupérez Pérez

LE

1,00

3

5,61

-

-

-

-

2

1939

Ureztalurrak

Fernández Jiménez, María Concepción

LE

38,89

4

427,90

-

-

-

-

2

1581

A: ureztalurrak B: ureztalurrak

Comunal del Ayuntamiento de Fitero

LE

33,14

4

482,00

-

-

-

-

2

1498

A: basoa-Larreak B: basoa-Larreak C: ureztalurrak D: ureztalurrak E: basoa-Larreak F: ureztalurrak G: ureztalurrak H: basoa-Larreak I: ureztalurrak J: ureztalurrak K: ureztalurrak L: eraikuntza M: ureztalurrak N: ureztalurrak O: ureztalurrak

Francés Goicoechea, Enrique Mario Alejandro

Francés Goicoechea, Ángel María

Francés Goicoechea, María Concepción

Francés Goicoechea, Cristina

Francés Goicoechea, Isabel

LE

-

-

23,70

-

-

-

-

2

1837

A: ureztalurrak B: ureztalurrak C: ureztalurrak D: ureztalurrak

Francés Goicoechea, Enrique Mario Alejandro

Francés Goicoechea, Ángel María

Francés Goicoechea, María Concepción

Francés Goicoechea, Cristina

Francés Goicoechea, Isabel

LE

62,64

4

839,30

-

-

-

-

2

1839

A: ureztalurrak B: ureztalurrak

Fiteroko Udalaren herri-lurrak

LE

7,80

4

49,19

-

-

-

223

2

1841

Basoa-Larreak

Sanz Barea, Juan

LE

13,74

4

63,65

-

3

13,95

85

2

1842

A: ureztalurrak B: eraikuntza C: ureztalurrak

Escalada Alfaro, David

LE

73,41

4

617,92

-

-

-

-

2

1847

A: ureztalurrak B: ureztalurrak

Díaz Ramírez, Mercedes

Díaz Ramírez, Jose Ángel

Díaz Ramírez, Francisco Manuel

Díaz Ramírez,María del Camino

Díaz Ramírez,Silvia

Díaz Ramírez, Ana María

Díaz Garbayo, José

Berrozpe Rupérez, Jesús Manuel

Berrozpe Rupérez, Jose María

Díaz Guaras, Jose Eladio

Díaz Guaras, María Inmaculada

Díaz Garbayo, María Jesús

Berrozpe Carrillo, Marcelino

Díaz Larrea, Jesús

Díaz Larrea, Enrique

Díaz Larrea, Domingo

LE

68,50

4

510,99

-

4

4,93

-

2

1849

A: ureztalurrak B: ureztalurrak

Berrozpe Rupérez, Jesús Manuel

LE

-

4

1,00

-

-

-

-

2

1852

Ureztalurrak

Acarreta Latorre, Emilio Gregorio

LE

63,81

4

522,66

-

-

-

-

2

1851

Ureztalurrak

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Gobernua.

LE

10,88

4

100,90

-

-

-

-

6

303

NA-6900

Fiteroko Udalaren herri-lurrak

LE

4,41

4

40,60

-

-

-

-

6

4

A: ureztalurrak B: ureztalurrak C: ureztalurrak

Bayo Gracia, Carmen Rita

LE

49,15

4

316,32

1

1407

16

52

6

7

Ureztalurrak

Saez Arnedo, Jose Antonio

Yanguas Yanguas,José Ángel

Yanguas Yanguas, Luis Miguel

LE

2,70

4

45,09

-

-

-

-

6

11

Ureztalurrak

Falces Jiménez, Josefina

Falces Jiménez, María Pilar

LE

43,82

4

306,54

-

-

-

-

6

8

Ureztalurrak

Fernández Yanguas, José

LE

32,19

4

312,19

-

-

-

241

6

10

A: ureztalurrak B: eraikuntza

Fiteroko Udalaren herri-lurrak

LE

9,05

4

82,46

-

6

9

A: ureztalurrak B: eraikuntza

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

LE

29,91

4

250,94

-

-

-

-

6

444

Elkorra

Yesapre SL

LE

22,75

4

86,67

1

1408

20,48

-

6

474

B: elkorra C: elkorra D: Elkorra

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

LE

43,87

4

349,84

-

-

-

-

2

1874

Elkorra

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

LE

10,83

4

52,53

-

-

-

-

2

1873

Elkorra

Acarreta Latorre, Emilio Gregorio

LE

10,37

-

58,93

-

-

-

-

2

1591

Fruta-arbolak ureztalurretan

Gracia Rupérez, María Antonia

Gracia Yanguas, María Antonia

Jimenez Gracia, Javier Angel

Jimenez Gracia, Jose Antonio

LE

19,01

4

146,80

-

-

-

-

2

1590

Ureztalurretako alorra

Méndez Berdonces, José Maria

LE

16,10

4

113,30

-

-

-

-

2

1587

A: Ureztalurretako alorra B: Fruta-arbolak ureztalurretan

Mañero Goñi, Alberto

LE

13,92

4

74,30

-

-

-

-

2

1586

A: Ureztalurretako alorra B: Fruta-arbolak ureztalurretan

Rupérez Bayo, José Carmelo

LE

20,29

4

169,80

1

2

4,2

-

2

1585

Fruta-arbolak ureztalurretan

Igea González, José María

LE

-

-

-

1

1402

1,6

120

2

1564

Fruta-arbolak ureztalurretan

Andrés Fernández, M.ª Victoria

LE

-

-

-

-

-

-

285

2

1595

Fruta-arbolak ureztalurretan

Laburdurak: Kod. Jard.: jarduketa kodea; ALE: Aireko linea elektrikoa, Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia; Un: Unitateak.

Zortasunaren ondoriozko mugak

1) Debekatuta dago behin betiko edo behin-behineko eraikin eta industria instalazioak eraikitzea lurgain zortasunean, kanpoko eroaleen bi aldeetan arauzko distantzia gehituta.

2) Debekatuta dago arauzko segurtasun tartea arriskuan jartzeraino hazten ahal diren zuhaitzak landatzea, segurtasun tartetzat jota makurduragatik edo ustekabean gertatutako zein eragindako erorketagatik eroaleak ukitzen ahal dituena.

Iragarkiaren kodea: F2303672