62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

51C/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Ultzamako Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Ultzamako Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31007952012000), erregistro honetan 2023ko urtarrilaren 24an sartu zena, enpresaren eta ordezkaritza sindikalak (LAB) 2023ko urtarrilaren 23an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 9an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Ultzamako Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2304213