62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

47C/2023 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Artaxoako "Virgen de Jerusalén" zahar egoitza enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Artaxoako "Virgen de Jerusalén" zahar egoitzaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008462012005), erregistro honetan 2022ko irailaren 19an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (ELA) 2022ko ekainaren 30ean izenpetua eta 2023ko urtarrilaren 30ean zuzendua, bat eginez Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Artaxoako "Virgen de Jerusalén" zahar egoitzaren 2022-2025eko hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2303542