62. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

43C/2023 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Beriaingo Ilunion Navarra SL enpresako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Beriaingo Ilunion Navarra SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31102102012023), erregistro honetan 2022ko azaroaren 17an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko uztailaren 14an izenpetuta, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko otsailaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Ilunion Navarra SLren hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2303535