61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURENGO ETA ZUBIETAKO UDALEN ELKARTZEA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2023ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an.

Zubietan, 2023ko martxoaren 8an.–Lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2021/08/02.

Lan-kontratudunak.

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.

Iragarkiaren kodea: L2304148