61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETAKO ETA ITURENGO UDALEN ELKARTZEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Zubieta eta Iturengo Udalen Elkartzeak, 2023ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra (30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko otsailaren 13an).

Jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari jarraikiz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Foru lege horren 277.1 artikuluak ezarritakoa bete beharrez, haren laburpena ematen da argitara.

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENAK (eurotan)

1

Langileen lansariak

149.300,00

2

Ondasun eta zerbitzuen gastuak

8.000,00

Guztira

157.300,00

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENAK (eurotan)

4

Transferentzia arruntak

157.300,00

Guztira

157.300,00

Zubietan, 2023ko martxoaren 8an.–Lehendakaria, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2304146