61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

22-01538 gora jotzeko errekurtsoa, honi buruzkoa: 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespena deuseztatzea

Honen bidez, aditzera ematen da 22-01538 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela María-Lucía García Treviñok Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarbidea, Ezkirotz kalean– 31007 Iruña), Udaleko osoko bilkurak 2022ko ekainaren 7an hartutako erabakiaren kontra; haren bidez behin betiko onetsi zen 2022ko plantilla organikoa (argitaratu zen 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20an).

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2022ko irailaren 23an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2304131