61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Tebas-Muru Artederretako alkateak, 2023ko martxoaren 15ean, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Tebas-Muru Artederretako alkate Yolanda Obanos Irureren ebazpena, 2023ko martxoaren 15ekoa, alkatetzaren eskuordetzea egitekoa oporrak direla eta.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateordearen esku uztea, 2023ko martxoaren 18tik apirilaren 1era, biak barne.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran".

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2304370