61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Bigarren aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2/2023 zenbakiko espedientea, Noain Elortzibarko Udalaren 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2304384