61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRIBASKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iribasko Kontzejuak (Larraun), 2023ko martxoaren 9an egin bilkuran, onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Iribasen, 2023ko martxoaren 10ean.–Kontzejuko burua, Camino Garralda Garín.

Iragarkiaren kodea: L2304196