61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2023ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Musika Eskolaren ekitaldi bereko aurrekontua ere.

Erabaki hori 2023ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, eta entitatearen iragarki-taulan hamabost egun baliodunean egon zen, interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak egin zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, epe hori iraganik, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik ez erreklamaziorik, behin betiko onetsi da, eta bidezkoa da laburturik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

UDALETXEA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 871.330,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 629.976,40 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 15.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 456.797,47 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 413.069,21 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 92.250,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.478.523,08 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 650.780,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 285.422,10 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.056.400,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 303.410,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrera batzuk: 161.510,98 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Aurrekontua, guztira: 2.478.523,08 euro.

MUSIKA ESKOLA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 170.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.010,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 190,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 182.700,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 82.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100.600,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 00,00 euro.

Aurrekontua, guztira: 182.700,00 euro.

Etxarri Aranatzen, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2304293