61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRENGO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarrengo Kontzejuak, 2023ko martxoaren 3an egin bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zituen Etxarrengo Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta indarrean diren gainerako legeetan ezarritako izapideei jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Etxarrenen, 2023ko martxoaren 14an.–Kontzejuko burua, Miguel Angel Irurtia Sario.

Iragarkiaren kodea: L2304595