61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKALAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Batzar honek, 2022ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Ekalan, 2023ko martxoaren 6an.–Kontzejuko burua, José Javier Arana Baquedano.

Iragarkiaren kodea: L2304377