61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

22-1668 gora jotzeko errekurtsoa, prestakuntza-ikastaro batera joateko orduen konpentsazioa ukatzea dela eta

22-1668 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, prestakuntza-ikastaro batera joateko orduen konpentsazioa ukatzea dela eta.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko irailaren 15eko probidentziaren bidez (sarrera zk.: 8780, 2022ko irailaren 19koa), Udal honi jakinarazi zaio Roberto Peláez Larrak 22-1668 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, prestakuntza-ikastaro batera joateko orduen konpentsazioa ukatzea dela eta.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretua garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik zeinak xede baititu pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2304397