61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa hautatu zirela lau urteko epea beteko da laster. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta ekainaren 7ko 3/1995 erregelamenduan xedaturikoarekin bat, 15 egun baliodunean deialdi publikoa irekirik egonen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legezko betebeharrak dituzten interesdunek hautatuak izateko eskabideak herriko etxeko erregistro orokorrean aurkez ditzaten.

Burlatan, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2304328