61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, iragarkia argitaratu zen, kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokorra jendaurrean egoteko epea abiarazteko, eta epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.240,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 21.430,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 25.647,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 26.950,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 23.263,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 103.530,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 16.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 44.632,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 825,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.940,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 32.158,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.375,00 euro.

Gastuak, guztira: 103.530,00 euro.

Agezan, 2023ko martxoaren 2an.–Kontzejuko burua, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2304345