61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALETAKO KONTZEJUA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Aritzaletako Kontzejuak, 2023ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten. Adjudikatzeko modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da, eta Kontzejuaren idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Aritzaletan, 2023ko martxoaren 18an.–Kontzejuko burua, Alfredo Marcaláin Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2304688