61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsi dira 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 54.400 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.100 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.275 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 79.115 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 37050,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 959.161,50 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 44.567,50 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 302.669,00 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 33.500 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 103.870 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.400 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 120.899 euro.

Gastuak, guztira: 302.669,00 euro.

Arellanon, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2304315