61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintza osagarrian eta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko I. eranskinean, enplegua finkatzeko prozesu bereziaren barnean

San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2023ko otsailaren 24an, erabaki zuen osorik baiestea Ángeles Peñalver Masidek Batzar Orokorraren 2022ko azaroaren 25eko erabaki baten aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Erabaki haren bidez, deialdi bat onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak) eta haren oinarrietan xedatutakoaren arabera. Lanpostu hutsak eta ezaugarriak I. eranskinean zehazten dira (2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa), eta, horrenbestez, 2022rako lan publikoaren eskaintza zuzentzen da, bai eta merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren I. eranskina ere, 21 zenbakidun lanpostua kentzen baita.

Lan publikoaren eskaintza argitaratu zen 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, eta zuzendu zen iragarkia jarrita 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean.

Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta zuzendu zen iragarkia jarrita 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2023ko martxoaren 14an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2304344