61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

22-02472 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honekin lotutakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Interesdunei dei egiten zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 22-02472 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoan, zeina jarri baitzuen María Luz Sanzek, "Cermi Navarra"ren izenean eta hura ordezkatuz, Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Juntako azaroaren 17ko erabakiaren aurka. Ebazpen horren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, Etxarri Aranatzen.

Etxarri Aranatzen, 2023ko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2304191