61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

23-00064 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da 23-00064 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Félix-Castor Zunzarren Fernándezek, Zizur Nagusiko Udaleko zinegotzia den aldetik, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren kontra, haren bidez onetsi baitzen deialdi hau: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen tokiko liburutegiko arduradunaren lanpostu hutsa eta obretako langilearen lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Orobat, epatzen dira behar diren pertsona eta erakunde guztiak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen badira errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2304126