61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

23-00013 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honekin lotutakoa: deialdi bat, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Interesdunak epatzea, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 23-00013 gora jotzeko errekurtsoan. María Luz Sanzek jarri du errekurtsoa, CERMIren izenean eta hura ordezkatuz (CERMI - Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien erakundeen batzordea). Gora jotzeko errekurtso hori Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri da, Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 18an hartutako erabaki baten aurka; haren bidez onetsi zen deialdi bat, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Azkoienen, 2023ko martxoaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2304125