61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren zerbitzuko 74 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Espedientean jasota dauden agiriak ikusirik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren zerbitzuko 74 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea, deialdiaren oinarri gisa atxikitako baldintzekin bat, deialdiaren garapena eta II. eranskineko merezimenduen baremoa barne.

2. Deialdiaren iragarkia eta deialdiaren testua (eranskin gisa atxikituta) Nafarroako Aldizkari Ofizialean, www.pamplona.es/escuelasinfantiles webgunean eta Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren iragarki-taulan argitaratu daitezen agintzea.

Lekualdatze-lehiaketa hau honako arau hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, Tokiko Gobernu Batzordeak merezimenduen baremoak ezartzeko 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren zerbitzuko 74 lanpostu huts, 1. eranskinean jasota daudenak.

2.–Betekizunak.

2.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, honako betekizun hauek bete behar dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Dagokion mailan sailkatuta egotea, lekualdatze-lehiaketako lanpostuen I. eranskineko taularen arabera.

c) Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana duten postuetan sartzeko betekizuna da epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik edo gizakien salerosketagatik.

d) Baldin eta eskuratu nahi den lanpostuak euskaraz jakitea badu betekizun, derrigorrezkoa izanen da Nafarroako Gobernuak ematen duen EGA titulua edukitzea, edo, bestela, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jo izandako beste edozein agiri. Baldintza hori ez dute bete beharko jada euskararen ezagutza betekizun duten hezitzaile-lanpostuen jabe diren izangaiek.

e) Baldin eta eskuratu nahi den lanpostuak ingelesez jakitea badu betekizun, derrigorrezkoa izanen da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 maila edukitzea.

f) Subrogazio-prozesuetatik datozen langile finkoen kasuan, eta kasu horretan bakarrik, lekualdatze-lehiaketara aurkezten ahalko dira, salbuespen hauekin:

1. Lanpostu bat eskuratzen ahalko dute, finkotasun hori lortu duten araubide berean.

2. Finkotasuna lortu duten hizkuntza modalitatean bakarrik aurkezten ahalko dira.

3. Lanaldi partzialeko lan-kontratua duten langile guztiek bakarrik aukeratzen ahalko dituzte araubide bera eta finkotasuna lortu duten hizkuntza-eskakizuna, hala badagokio (laguntzaile eta/edo sukaldariei ez zaie hizkuntza-eskakizuna aplikatuko).

2.2. Hasiera batean deitutako lanpostu horiei gehitzen ahalko zaizkie kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda (lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa), igortzen dion egunean bete gabe dauden lanpostuak ere.

2.3. Era berean, lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira, dela birkokatze prozesuei lotuta gelditzen direlako, dela jarduneko zerbitzura itzultzen direnei edo burutza bat uzten duten langile finkoei esleitzen zaizkielako, nahiz antolamenduan aurreikusitako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Hasiera batean aipatutako lanpostuez gain, lehiaketan lanpostua lortzearen ondorioz lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere beteko dira lehiaketa honetan.

2.5. Aurrekoa gorabehera, ez dira eskainiko lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu duten lehiatzaileek hutsik uzten dituzten lanpostuak, baldin eta lanpostu horiek "iraungitzekoak" direlako bete behar ez badira edo antolakuntza-arrazoiengatik horiek betetzea beharrezkoa ez bada.

2.6. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden langile finkoak, egoera horretan urtebete eman badute eta lehiaketan parte hartzen badute deialdian eskatzen diren baldintzak betez, zerbitzu aktibora itzuliko dira eta behin betiko esleituko zaie lanpostua.

2.7. Zerbitzu aktibora lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita itzuli diren langileak nahitaez aurkeztu beharko dira lekualdatze-lehiaketaren deialdi honetara, behin betiko destinoa esleitu dakien.

2.8. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

Betekizun horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.

3.–Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute izena emateko eskabidea, Internet bidez, http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ helbidean, dagokion lekualdatze-lehiaketari buruzko aipamenean (erakundea/langileentzako informazio interesgarria).

Era berean, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko merezimenduak telematikoki aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidean eta deialdian adierazitako baremoko apartatuekin bat.

Lehiakideek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean sartuko baitira zuzenean, eta Epaimahaiaren eskura jarriko baitira, barematu ditzan:

–Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoan emandako zerbitzuen egiaztagiria.

3.2. Epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta luzaezina izanen da.

Merezimendu guztiak agiri bidez aurkeztu beharko dira, bide telematikoz, lekualdatze-lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epearen barruan.

3.3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko agiriak, salbu Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek ofizioz egiaztatuko baitira.

b) Nafarroako Gobernuak ematen duen EGA tituluaren kopia edo, bestela, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jo izandako beste edozein agirirena, euskararen ezagutza betekizun duen lanpostu bat eskuratu nahi bada.

c) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 mailaren tituluaren kopia, ingelesaren ezagutza betekizun duen lanpostu bat eskuratu nahi bada.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Erakunde Autonomoko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Egun horretatik aurrera eta hurrengo bost egun naturaleko epearen barruan, baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eskabide telematikoaren bidez, http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/verpagina.aspx?idpag=1&idioma=2 helbidean, lekualdatze-lehiaketari dagokion aipamenean (erakundea/ langileentzako informazio interesgarria).

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzirik, Erakunde Autonomoko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Ezarritako epean lekuz aldatzeko eskabiderik aurkezten ez bada, Erakunde Autonomoko lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko zerrenda argitaratzearekin batera hasiko da errekurtsoak jarri ahal izateko epea.

4.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

4.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Iruñeko Udalaren Haur Eskoletako zuzendari-kudeatzailea.

  • Ordezkoa: Iruñeko Udalaren Haur Eskoletako zuzendari teknikoa.

–1. epaimahaikidea: Erakunde autonomoko edo Iruñeko Udaleko giza baliabideetako teknikaria.

  • Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko aholkulari juridikoa.

–2. epaimahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkari bat.

  • Epaimahaikide ordezkoa: Langileen Batzordeko ordezkari bat.

4.2. Epaimahaia onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

4.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengoa bildu gabe.

4.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, administrazio-prozeduraren arau erregulatzaileetan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira. Halaber, izangaiek zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

4.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sor daitezkeen gai guztiak.

5.–Merezimenduen balorazioa.

Epaimahai kalifikatzaileak eginen du lehiaketa honetarako merezimenduen balorazioa, honako baremo honekin bat:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 30 puntu bitarte.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 10 puntu bitarte.

Izangai bakoitzak aurreko bi apartatuetan alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu Epaimahaiak.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko ditu izangai bakoitzak lekuz aldatzeko lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, salbu eta Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoan emandako zerbitzuei dagozkien merituak, ofizioz egiaztatuko baitira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiaketan parte hartzen duten izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduen gainean.

Behin merezimenduen kalifikazioa amaituta, Epaimahaiak http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitara emanen ditu, dagokien lekualdatze-lehiaketaren aipamenean (erakundea/langileentzako informazio interesgarria), parte-hartzaileek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, Epaimahaiak izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean, dagokien lekualdatze-lehiaketaren aipamenean (erakundea/langileentzako informazio interesgarria), eta izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariari igorriko dio, espediente osoarekin batera.

6.–Lanpostu hutsak hautatzea.

6.1. Lehiatzaileek lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera aukeratuko dituzte jakinarazten zaizkien lanpostu hutsak, lehiaketan lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

6.2. Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanposturik aukeratzen ez duten lehiatzaileek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko.

Lanpostu hutsak hautatzeak esan nahi du lehiatzaileak berariaz onartzen duela berak adierazitakoen artean esleitu zaion lanpostua, eta ezin izanen dio uko egin.

7.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariak, ebazpen baten bidez, puntuazio gehien lortu duten lehiatzaileei dagozkien lanpostuak esleituko dizkie, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinduta segituz gero, adinez zaharrena den lehiatzaileari emanen zaio lehentasuna.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, non eta deialdia egin duen organoak, ebazpen horretan, jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen.

8.–Ordainsariak.

Lekualdatzen direnek indarrean dauden xedapenen arabera dagozkien ordainsariak jasoko dituzte.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta hura aplikatzeko Epaimahaia sorburu ez duten egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia noiz jakinarazten den eta hortik aitzina.

Jarritako errekurtsoak, baita haien gainean emandako ebazpenak ere, Erakunde Autonomoaren webgunean argitaratuko dira hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko.

Iruñean, 2023ko martxoaren 8an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

I. ERANSKINA

Lanpostuen zerrenda

PLAZA-
ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDEA

LANALDIA

ESKATUTAKO TITULAZIOA

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

119

PSIKOLOGOA

A

F

LO

Lizentzia- edo Gradu-titulua Psikologian.

203

HEZITZAILEA

C

F

LO

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

212

SUKALDARIA

D

F

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

213

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

214

215

216

LK

LANALDI PARTZIALA

304

HEZITZAILEA

C

F

LO

Haur Hezkuntzako maisu-maistra lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

Ingelesa-B1

308

309

HEZITZAILEA

C

F

LO

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

Ingelesa-B1

312

313

314

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

LK

LANALDI PARTZIALA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

315

Euskara-C1

316

317

318

319

Euskara-C1 + ingelesa-B1

320

410

SUKALDARIA

D

F

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

411

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

F

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

412

413

414

HEZITZAILEA

C

LK

LANALDI PARTZIALA

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

415

501

ZUZENDARIA

B

F

LO

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean

Euskara-C1

503

HEZITZAILEA

C

F

LO

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

Euskara-C1

504

HEZITZAILEA

C

F

LO

Haur Hezkuntzako maisu-maistra lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

Euskara-C1

509

515

516

601

ZUZENDARIA

B

LK

LANALDI PARTZIALA

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean.

Ingelesa-B1

602

603

604

605

705

710

711

712

SUKALDARIA

D

LK

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

802

805

813

903

907

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

F

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

908

1002

1003

1013

1014

SUKALDARIA

D

F

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

1015

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

F

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

1016

1201

ZUZENDARIA

B

F

LO

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean.

Ingelesa-B1

1218

SUKALDARIA

D

LK

LO

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

1317

HEZITZAILEA

C

LK

LANALDI PARTZIALA

Haur Hezkuntzako maisu-maistra lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

Ingelesa-B1

1319

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

LK

LANALDI PARTZIALA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua.

1413

HEZITZAILEA

C

LK

LANALDI PARTZIALA

Haur Hezkuntzako maisu-maistra lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

Euskara-C1 + ingelesa-B1

1501

ZUZENDARIA

B

F

LO

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean.

1505

HEZITZAILEA

C

F

LO

Haur Hezkuntzako maisu-maistra lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

1506

HEZITZAILEA

C

F

LO

Haur Hezkuntzako irakasleen unibertsitateko Gradu-titulua, unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua.

1507

1508

1509

1510

1511

1512

1513

1602

1603

1605

1606

1607

1608

1609

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoan emandako zerbitzuak (gehienez 30 puntu).

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko, urte bakoitzeko puntu bat emanen zaio, deialdia argitaratzen den egunera bitarte lanpostu eta maila berean aintzat hartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

3. Zerbitzu berezien egoeran edo eszedentzia berezian eta unitate organiko baten burutzan edo zuzendaritzan emandako aldiak halako egoeretara igaro zirenean zeukaten lanpostuan emandako zerbitzu gisara baloratuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa. (gehienez 10 puntu).

1. Lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzak, 10 ordu edo gehiagokoak: 0,05 puntu 10 ikastorduko, gehienez ere 5 prestakuntza (gehienez 5 puntu).

2. Lanpostuarekin zerikusia duten liburu edo/eta aldizkarietan egindako argitalpenak: 0,5 puntu argitalpen bakoitzeko (gehienez 1 puntu).

3. Lanpostuarekin zerikusia duten ponentziak, komunikazioak edo hitzaldiak: 0,5 puntu ekarpen bakoitzeko (gehienez 1 puntu).

4. Ofizialki eratutako erakundeetan emandako irakaskuntza: 0,10 puntu 10 ikastorduko. Ikasturte oso bat bada eta orduak zehaztu gabe badaude: 0,5 puntu ikasturte bakoitzeko (gehienez 1 puntu).

5. Irakaskuntza praktikoa (tutoretzak) ofizialki eratutako erakundeetan: ikasturte bakoitzeko 0,5 puntu (gehienez 1 puntu).

6. Erakunde ofizialek edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartzeagatik: 0,5 puntu bukatutako lan bakoitzeko (1 puntu gehienez ere).

Oharrak:

1. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten baina ordu-kopururik jasotzen ez duten ziurtagiriak 50 orduko ikastaroak balira bezala baloratuko dira.

2. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

3. Apartatu honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, ez unibertsitatekoak ezta unibertsitatez bestekoak ere.

4. Apartatu honetan, deialdi honen xede diren lanpostuekin zerikusia duten merezimenduak soilik baloratuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2304373