61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

2022rako lan publikoaren eskaintza baliozkotzea

Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman du 2023ko martxoaren 9an:

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko otsailaren 7ko 306 Ebazpena, Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak Orkoiengo alkatearen 2022ko maiatzaren 20ko eta 30eko ebazpen batzuen aurka jarritako RA 22-01317 errekurtsoan emana. Auzitegiaren ebazpenak deuseztatu egin zituen 2022rako lan publikoaren eskaintza onesteari eta aldatzeari buruzko ebazpen horiek, irizten baitzaio kantuko irakaslearen lanpostua egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan sartu behar litzatekeela.

Ikusirik alkatearen urriaren 10eko 2022-0696 Ebazpenaren bidez erabakitzen dela titularra lanpostura itzultzea lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratudun finko modura lan egiteko, eta aurrerantzean lanpostua behin betiko beteta egonen dela, eta, horrenbestez, ezin izanen dela egonkortze prozesuaren barnean eskaini.

Ikusirik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 52. artikuluak xedatzen duela ezen Administrazioak egintza deuseztagarriak baliozkotzen ahalko dituela dituzten akatsak zuzenduz, eta baliozkotze egintzak eragina izanen duela eman den datatik aurrera, salbu eta 39.3 artikuluan xedatua egintza administratiboen atzeraeraginari dagokionez.

Ikusirik 39.3 artikuluak ezartzen duela ezen, salbuespenez, egintzak atzeraeragina izaten ahal dutela egintza deuseztatuen ordez ematen direnean, bai eta interesdunaren aldeko eraginak sortzen dituztenean ere, betiere beharrezko egitateak jada baldin bazeuden egintzaren atzeraeragina hasten den datan eta egintzak ez badie kalterik egiten beste pertsona batzuen eskubide edo interes legitimoei.

Orkoiengo Udalaren lan publikoaren eskaintzako lanpostuak egonkortzeko espedientea izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko fasean baitago, deuseztagarritasunak ez dio eragiten beste inongo alderdiri lan publikoaren eskaintza barnean dauden gainerako lanpostuen egonkortze betekizunei dagokienez.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Baliozkotzea Orkoiengo Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza onesteko eta aldatzeko ebazpenak (2022-0361 eta 2022-0369 ebazpenak), eta atzeraeragina ezartzea ebazpenak eman ziren datetatik aurrera, 2022ko maiatzaren 20tik eta maiatzaren 30etik aurrera hurrenez hurren, eta baliozkoak izanen dira dagokion espedientean jasotako agiri guztiak.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2023ko martxoaren 9an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2304147