61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

23-00002 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honekin lotutakoa: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Francisco Javier Gorría Serranok gora jotzeko 23-00002 zenbakidun errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian Alkatetzaren azaroaren 30eko 111/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Ikusirik errekurtsogilearen uzien baiespenak ukitzen ahal dituela pertsona edo erakunde batzuen eskubideak edo interes legitimoak, dagokion epatzea egiten da, hamar egun balioduneko epean aipatutako auzitegiaren aurrean ager daitezen, uzi horien aurka egiteko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta bete beharrez xedatuta dagoena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2.a) artikuluan (foru dekretu horren bidez partez garatzen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez).

Otsagabian, 2023ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2304283