61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

23-00020 gora jotzeko errekurtsoa, honekin loturik: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Epatze deia, gora jotzeko errekurtso batean, zeina jarri baita Milagroko Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 23ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2023ko otsailaren 14ko probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion gora jotzeko 23-00113 errekurtsoa jarri duela CERMI NAVARRAk (Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien erakundeen batzordea), Milagroko Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 23ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa, Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2304184