61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan eta deialdian, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Alkatetzaren 105/2023 Ebazpena.

Alkatearen 2022ko maiatzaren 5eko 170/2022 Ebazpenaren bidez, eskaintza publiko bat onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa), jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), eta alkatearen 2022ko azaroaren 9ko 469/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko (231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa).

Alkatearen otsailaren 3ko 52/2023 Ebazpenaren bidez, bi familia-langileri aitortu zitzaien Lizarrako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finkoak zirela, eta 5.11 eta 5.22 lanpostuei atxiki zitzaizkien, jarraikiz ezarritakoari Lizarrako 3 zenbakidun lan arloko epaitegiak PO 980/2022 prozedura arruntean emandako 2022ko abenduaren 20ko dekretuan.

Aurrekoagatik, alkateak, eman zaizkion eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBATZI DU:

1. Aldatzea 2022rako lan publikoaren eskaintza (alkatearen 170/2022 Ebazpenaren bidez onetsia eta 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta familia-langilea izateko 5.11 eta 5.22 lanpostuak kentzea eskaintzatik.

2. Aldatzea deialdi hau: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez (deialdia onetsi zen alkatearen 469/2022 Ebazpenaren bidez eta argitaratu zen 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta deialditik kentzea familia-langilea izateko 5.11 eta 5.22 lanpostuak.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, Langileen Arloari helaraztea eta osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organoak egiten duen hurrengo bileran, jakinaren gainean egon dadin eta eragina izan dezan.

Lizarran, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2304287