61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Lekualdatze-deialdiak, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsena. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Alkatetzaren 133/2023 Ebazpena.

Alkatearen 2023ko otsailaren 8ko 59 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak onetsi ziren lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an.

Aipatutako lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabiderik ez baita aurkeztu adierazitako epean, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela lanpostu hutsen lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).

Bigarrena.–Agintzea ebazpena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta udal web-orrian.

Hirugarrena.–Aditzera ematea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lizarran, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2304286