61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

22-02229 gora jotzeko errekurtsoa, lekualdatze-lehiaketa egiteko eskaerari buruzkoa

Interesdunak epatzen dira ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Miguel Ángel Soto San Juanek jarritako 22-02229 gora jotzeko errekurtsoan; errekurtsoa jarri zen lekualdatze-lehiaketak egiteko eskaerari buruz 2022ko maiatzaren 16an egindako isilbidezko ezespenaren aurka.

Bat etorriz ezarritakoarekin urriaren 19ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikulu indardunean (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Lizarrako Udaleko bulegoetan.

Lizarran, 2023ko martxoaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2304182