61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

22-02287 gora jotzeko errekurtsoa, aurkaratzen duena erabaki bat, zeinaren bidez partez atxikitzen baitzen honako araudi honetara: egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legera

22-02287 gora jotzeko errekurtsoa, aurkaratzen duena Lizarrako Udalaren osoko bilkuraren 2022ko azaroaren 3ko erabaki bat, zeinaren bidez onetsi baitzuen partez atxikitzea uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Interesdunak epatzen dira ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 22-02287 gora jotzeko errekurtsoan; errekurtso hori Gonzalo Fuentes Urrizak jarri du, hain zuzen, Lizarrako Udaleko osoko bilkuraren 2022ko azaroaren 3ko ebaki baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitzuen partez atxikitzea uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Bat etorriz ezarritakoarekin urriaren 19ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikulu indardunean (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Lizarrako Udaleko bulegoetan.

Lizarran, 2023ko martxoaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2304181