61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO
–SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUA–

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen lekualdatze-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko martxoaren 7an hartutako erabakiaren bidez deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bitartez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori dena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen baitan.

San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarraren 2022ko maiatzaren 18ko erabakiaren bidez, eta alkatearen 2022ko maiatzaren 19ko 2022-0173 Ebazpenaren bidez (2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa), onetsi zen egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partziala, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko); ondoren, alkateak 2022ko uztailaren 15ean emandako 2022-0314 Ebazpenaren bidez zuzendu egin zen eskaintza hori (akats zuzenketa argitaratu zen 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an).

San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2022ko urriaren 20an hartutako erabakiaren bidez, eta Cintruenigoko Udalak 2022ko azaroaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, toki-erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz (20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).

San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2022ko azaroaren 23an hartutako erabakien bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen, merezimendu-lehiaketaren bidez eta oposizio-lehiaketaren bidez hurrenez hurren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Ikusirik uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 10. artikuluan jasotako aurreikuspenak, hizpide dutenak zer arauketa aplikatu behar zaien lekualdatze-lehiaketei, bete behar direnean egonkortzeko lan-eskaintza publikoan agertzen diren lanpostuak.

Kontuan harturik sindikatuetan izandako negoziazioa Negoziazio Mahai Orokorrean.

Kontuan harturik udal Kontu-hartzailetzak 2023ko martxoaren 13an egindako txostena, agertzen duena ea nahikoa krediturik baden lanpostuak betetzeko, eta adostasuna ematen duena gastua fiskalizatzeko.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak emandako eskumena, eta jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeari,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea deialdia eta haren oinarriak. I. eranskinean zehazten dira lanpostu hutsak eta haien ezaugarriak.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea deialdi hau eta oinarri eta eranskinak.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lekualdatze-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita babes harturik abenduaren 28ko 20/2021 Legea eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legea (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena neurri batzuk, Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Lan-araubideko lanpostuak betetzeko izendatzen diren izangaiek izanen dituzte behar diren eskubideak eta betebeharrak, hots, ezartzen direnak Langileen Estatutuan, xedapen espezifikoetan eta sinatzen diren hitzarmen kolektiboetan, eta sailkatuta geldituko dira I. eranskinean zehaztutako araubidean.

1.3. Prozesu honen ondoren hutsik gelditzen diren lanpostuak sartuko dira merezimendu-lehiaketaren eta/edo oposizio-lehiaketaren bidez egitekoa den egonkortzeko hautaketa-prozeduran.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena neurri batzuk, Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Parte hartzen ahalko dute San Francisco de Asís Udal Patronatuko langile finkoek, baldin izendaturik badaude deialdiaren xede den lanpostu berdinean jarduteko eta baldin badaude zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin gutxienez ere urtebetez egon badira administrazio egoera horretan: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko adjudikazioa lorturik.

c) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta jarraikiz ekainaren 28ko 26/2015 Legeari (haren bidez aldatu zen haurrak eta nerabeak babesteko sistema), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.2. Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira, kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda helarazten dionean deialdia egin duen organoari, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.

4.–Eskabideak, tasak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Eskabide orokorra baliatuz aurkeztuko da deialdian parte hartzeko eskaera, San Francisco de Asís Udal Patronatuko Erregistro Nagusian, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Ez da tasarik ordaindu behar azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik, halakorik ez baitago jasota udal araudian; inguruabar hori ezaugarrien taulan ere zehaztu da.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduak autobaloratzeko inprimakia (III. eranskina), behar bezala beteta eta sinatuta.

Merezimenduak ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, baldin ez badaude lehen aipatutako moduan zerrendatuta eta alegatuta, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako; nolanahi ere, kalifikazio epaimahaiak agiri gehiago eska ditzake, beharrezkoa dela uste badu.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia izendatuko da behin deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da toki-erakundearen atarian, deialdiaren web fitxan. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, joko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera.

5.3. Epaimahaia osatzen duten kideek ez dute eduki beharrik lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo bereko titulurik, ez eta ikasketa maila bereko titulurik edo goragokorik ere.

5.4. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu egiten epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik, eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori, hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.5. Epaimahaia eratu beharko da lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

Kide anitzeko organo horren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

5.6. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.8. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 10 egun naturaleko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila erakunde autonomoaren atariko deialdiaren web fitxan.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da deialdiaren web fitxan, erakunde autonomoaren atarian.

6.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu. Patronatuaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira erreklamazioak, eskabide orokorraren bidez.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela erabaki honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.

Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Nola eginen den lekualdatze-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura: Baloratuko diren merezimenduak.

7.1. Bakarra: San Francisco de Asís Udal Patronatuan, deialdiaren xedeko lanpostu berdinean egindako zerbitzuak: puntu bat, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

Baldin lehiakideak berdindurik badaude puntuetan, ebatziko da San Francisco de Asís Udal Patronatuan zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez erabakiko da, hots, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakarraren bidez. Berdinduta dauden izangaiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.2. Lehiakideei ebazpen bidez adjudikatuko zaizkie lanpostuak, behin lanpostu hutsak aukeratu ondotik, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera. Egun berean laneratuko dira prozeduran parte hartzen duten guztiak, ebazpenean ezartzen den egunean.

7.3. Egonkortze prozeduretan lanpostuak adjudikatu aurretik formalizatuko da lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du erakunde autonomoaren atariko web fitxan (ezaugarrien taulan zehazten da), eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak organo eskudunari helaraziko dizkio izangai bakoitzak lortutako puntuazioak , lanpostuak aukeratzeko.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Alkateak dei eginen du lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (jarraikiz lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek 5 egun naturaleko epea dutela lanpostu hutsak aukeratzeko.

Informazio hori argitaratuko da erakunde autonomoaren atarian, deialdiaren web fitxan.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, adieraziko dute nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera.

10.–Lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Patronatuko Batzarrak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak adjudikatuko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila adjudikazio hori.

10.2. Adjudikaziodun diren lehiatzaileek hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi ondotik, salbu deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen badu ebazpen horretan.

11.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–San Francisco de Asís Udal Patronatua da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze prozesuak gauzatzeko); orobat, helburua da langileak hautatzea eta deialdi honen xedeko lanpostua betetzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

DBEOren 6.1.c) artikulua: tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari dagokion legezko betebehar bat betetzeko.

DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar da tratamendua, interesduna kontratu horren parte denean, edo beharrezkoa da kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak berak eskaturik aplikazio hori.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez aurreikusitako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez, edo datuak babesteko ordezkariaren helbidera joz (dpd@cintruenigo.com).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo aldez aurretik harremanetan jartzeko datuen babeserako ordezkariarekin, aipatutako helbidearen bidez.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki-erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondotik.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

BESTE
BETEKIZUN BATZUK

R04

Sukaldaria

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Zahar etxea

Ez

R31

Gerokultorea

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Zahar etxea

Profesionaltasun ziurtagiria, mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa emateko gizarte erakundeetan, edo erizaintzako laguntzailea

Ez

R45

Aisialdiko monitorea

D

Lan-kontratudun finkoa

%50

Zahar etxea

Aisialdiko monitorearen titulua

Ez

R42

Gizarte-langilea

B

Lan-kontratudun finkoa

%50

Zahar etxea

Gizarte Laneko graduko titulua

Ez

R43

Medikua

A

Lan-kontratudun finkoa

%50

Zahar etxea

Medikuntzako graduko titulazioa

Ez

R44

Terapeuta okupazionala

B

Lan-kontratudun finkoa

%100

Zahar etxea

Terapia Okupazionaleko graduko titulua

Ez

2.–Betekizunak.

2.1. Parte hartzen ahalko dute San Francisco de Asís Udal Patronatuko langile finkoek, baldin izendaturik badaude deialdiaren xede den lanpostu berdinean jarduteko eta baldin badaude zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

2.2. Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin gutxienez ere urtebetez egon badira administrazio egoera horretan: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko adjudikazioa lorturik.

3.–Tasak.

Ez dago tasarik.

4.–Deialdiaren web fitxa, toki-erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa).

https://www.patronatosanfranciscodeasis.com/documentos/BASES_CONVOCATORIA_TRASLADOS.pdf

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiaren esteka.

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 19ko 2022-0173 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partziala, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko), eta haren akats zuzenketa egiten duen alkatearen 2022-0314 Ebazpena, 2022ko uztailaren 15ekoa (argitaratu zen 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/103/28

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/155/20

6.–Deialdia onesten duen erabakia.

San Francisco de Asis Udal Patronatuko Batzarraren erabakia, hartu zena 2023ko martxoaren 7ko bilkuran.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.patronatosanfranciscodeasis.com/documentos/ANEXOII_TRASLADOS.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://www.patronatosanfranciscodeasis.com/documentos/ANEXOIII_TRASLADOS.pdf

Cintruenigon, 2023ko martxoaren 13an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2304284